Sunday, April 20, 2008

Ai Ama!

Geure artean askotan erabilten dan espresinoa dogu Ai ama!. Zeozer benetan ikaragarria ikustean Ai ama! dinogu. Ostera, Ai ama! esaten dogu baita bildurgarria dan zeozer sentiduten dogunean be. Burura datorkun aurrenengo esakunea izaten ei da zenbatgura bider aitaturikoa. Behar bada jaio eta hilabete gitxira ikasten dogun lehenengoetariko berbea ama dalako.

Horrezaz gainera, Ai ama!-k freskotasuna adierazoten dau, gaztetasuna, modernidadea... Hau da gazte talde batek erakutsi gura dauana behintzat.

Horretarako, antolakuntza taldetxu bat batu da gogo horreek guztiak aurrera eroateko posible izango dan bideagaz topo egiteko asmoz. Lekuko erreferentzia izan gura dabe. Jentea animau eta parte-hartzea aktiboa izan ez arren, itzel pasa eragiteko intentzinoa daukie. Beste modu batera ezin-eta, gainera, formula barrienagaz bat eginik: guk antolau, zuk kritikau dalakoa.

Horretara ailegetako medioa erreza eta sinplea da. Teknologia dauka izena. Argazkiak erabilten dabez erakartzeko amu lez. Jai erdi-pribauetan agertu, foto-makinari 'klik' egin eta azkenez interneten ipini. Norgehiagoka baten antza dauka: "nor da gehien agertuko dana?, zein da modernoena?". Zenbat eta sarriago agertu, norbera modernoago.

Hau ez da holakorik plantietan dan lehenengo aldia. Munduko moda-modako uri handienetan, Bartzelonan, Berlinen, Londresen, New Yorken eta Los Angelesen berbarako, gero eta ugariagoak dira honen estiloko organizazinoak. The Cobra Snake da munduan famatuenetarikoa, bertan agertzen dan Cory Kennedy gazte jaizale, mozkor, lohi eta zatarra celebrity eta mundu osoko gazte askorentzako moda ikono bihurtu dauana. I Can Teach You How to Do It da Europan oihartzun handiena izan dauan webgune modernoa, web honetan DJ baten festen, gauen nondik norakoak agertuten dira.

Orain, 'Ai Ama' daukagu, aurreko guztien antzeko euskal bertsinoa zeozelan esatearren. Modea, argazkilaritzea, musikea eta ikus-entzutezko produktuak buztartuteko gogoz, apirilaren 25erako Bermeoko Kapillan antolau dabe jaia. Kontzertuak, musikea eta erretratoak behintzat egongo dira, baita jente animosoa be. Neuk be 'Ai Ama Party' jai horretara joateko konbitea daukodanez, han agertu beharko, argazkietan agertuteko moduan jantzita.

Modernoenetarikoa izan baietz!

2008-04-12 Busturialdeko Hitza

Labels: ,

javascript hit counter