iTunes euskaratzen: arazoak barra-barra
Uste nuena baino zailagoa da Mac OS X-eko iTunes euskaratzea. Hasieran ondo nenbilela uste nuen, normalean gertatzen ez dena, ez zitzaidala pasatuko. Baina, iTunes programa euskaraz lehenengoz zabaltzean, errore pila zituela konturatu nintzen, adibidez, iPod-a konektatzean ez zen aukeren menua bistaratzen, errore abisuak ez ziren ezta pantailaratzen ere... Beraz, .nib fitxategi hau ez ukitzea erabaki nuen, badaezpada.
Orain programa erdia euskaraz eta bestea ingelesez: menua, gutxienez, euskaraz nahi dudalako; politago lotzen da.
Gehitu to Liburutegia
New Zerrenda from Selection
Erakutsi Browser
kuriosoa zinez...
Labels: euskara, teknologia







