Billabong Pro Mundaka eta Euskara

Euskara, bertan hitz egiten den hizkuntza legez azaltzen da Mundakan antolatu zen 2006ko Munduko surf txapelketako, Bizkaiko diputazioak banatatutako liburuxketan. Txapelketa hasi aurretik, bagenekien ordea euskara alde batera utzi eta beste hizkuntza mordo bat erabiliko zutela norgehiagoka hau mundu zabalera barreiatzeko asmoz, bertako ikusle edo surf-jarraitzailenganako interes zipitzik ere ez erakutsiz, ez bada izkirimiriren bat kontatu edo eskerrik asko eta antzekoak botatzeko.
Argi dago hau guztiaren erruduna alde batetik udala bera dela, baita foru aldundia eta antolatzaile nagusienak, euskarari behar zaion garrantzia ez ematearren edo are gehiago, euskara ez sustatzearren. Baina herritarron artean ez dut kexa handirik sumatu, gainera, honen gainean komentarioren bat eginez gero, bestera erantzuten zuten gehienek, itsu-gor baleude bezala:
Ni: Dana dau erderaz! Zelako lotsaridxe, gero euskadi ta halako gauzek baie, kaka!
Herritarren bat: Zer diñozu! Gauze asko diñoie euskeraz eta...
Beraz, iruzkin hau, hemen plazaratzea otu zait, irakurleek beren iritzia utz dezaten.







