Monday, August 21, 2006

Muse Euskal Herrian

Begira zer aurkitu dudan egaztea.com webgunean:
Teingmoutheko taldeak bere lanik berriena eta ezberdinena, Black Holes and Revelations aurkeztuko du gure artean. Musika jaialdi hoberenetan aritu eta gero eta AEBetako hiri nagusienetatik pasatu ondoren, atseden txiki bat hartu eta kontinente zaharra zapalduko dute Bilbotik hasita.
Irailaren 1etik aurrera sarrerak salgai jarriko dituzte, erne beraz!
Uztailaren hiruan atera zuten lan honek Muse zaleak harrituta utzi ditu aldaketa haundia ekarri baitu eta taldeak berak bizirauteko beharrezkoa zuela adierazi du. Beraien hitz konprometituak, soinu intensitateak…jarraitzen dute baina dibertsio dosi haundiz lagunduta. Eta nahiko dibertimentu izanen dugu disko hori zuzenean nola astintzen duten ikustean, urriaren 24-ean BEC-en.
Ni ere harrituta geratu naiz, Muse gure artean? Beraz, dagoeneko badakizue urriko azkenaurreko martitzenean non izateko asmoa dudan...

Labels: ,

Wednesday, August 09, 2006

Bertoko basoa; geure ondarea

Pago, izei, gorosti, gurbitz, arte, haritz eta abarrez beteta dauden basoak dira honako hauek eskeintzen dizkigutenak:


Arbola moeta hauek galduz gero, hau da, gure basoak, ler edo eukaliptoz josten baditugu, ez ditugu onddo batzuk besterik galduko, bizi ziklo oso bat baino, ekosistema bat, bertan bizi zaizkigun landare eta animaliak esaterako.

Labels: ,

javascript hit counter