Thursday, May 25, 2006

Jaunaren egunekoa

Iluntasunean barrena nentorren, oinez, domeka goizaldean, ohikoa denez farolak izorratuta. Hau gutxi balitz, nik ez nuen postontziko giltzik soinean, beraz, ezin nuen bertan gordetzen dudan eskuko argirik hartu. Abaroa auzorantz, Sanikoletik bertatik gora, ai ama, argia bat-batean, baina farola baten baino ez, zelango arraroa. Auzokoaren aker nabarra ikusi nuen argiaren inguruan, hausnartzen, baina ahotik zeriona ez zen belarra, orri batzuk baino. Behearen gainean zeuden hautsitako orrialde batzuk koiutea otu zitzaidan orduan. Begira zer irakurri nuen:
Salba nazazu, leporaino ditut urak.
Istinga sakonean murgiltzen ari naiz,
eta oinak non tinkaturik ez.
Ur handietan nago sartua, eta korronteak narama.
Akitua nago deiadarka, errea daukat eztarria,
lausoturik begia, berorren zain eta zain.
Etxera ikara batean igo nuen, eta amets bitxiak izan nituen, mitologiako pertsonaiak agertzen ziren batez ere, Totiren Leyendas de Euskal Herria irakurtzearen erruz apika. Dena dela, goizean, akordatzean, gertatutakoaz gogoratu nintzen eta ezin nuen denborarik galdu. Farolara bertara hurreratu, eta han zeuden orri zatiak zer ziren kausitu nuen, biblia zatiak ziren. Aurreko egunean apaiz bat auzoko bati bisita egitera joan zitzaion, berandutu eta arin batean jaitsi ei zen herrira. Akerrak beldurtu eta lurrera erori zen, eskerrak belarra zen, biblia bertan lotu zen baina, eta zoritxarrez, nire eskuetara heldu zen.

maiatzaren 14an gertatua

Labels:

Monday, May 15, 2006

Bilbao Live Festival 2006 - Gaurkotua

Aurreko mezu honetan idatzi nuenez, Bilboko Kobetamendin, uztailaren 13, 14 eta 15ean makrojaialdi bat ospatuko da.
Dagoeneko talde edo bakarlari gehienen izenak aipa ditzakegu, oraingo honetan gainera baieztutakoak dira, hau da, etorriko direnak. Hona hemen Bilboko musika jaialdira hurreratuko diren artistak:
  • Alex Kowalski featuring Khan
  • Alex Under & Paco Osuna Live & Decs
  • Andrés Calamaro & Ariel Rot
  • Armin Van Buuren
  • Ben Harper & The Innocent Criminals
  • Blue Öyster Cult
  • Capri
  • Cardigans, The
  • Columpio Asesino, El
  • Cristian Varela
  • Cult, The
  • Deftones
  • Der Dritte Raum
  • Derrick Carter
  • Donnacha Costello
  • FC Kahuna
  • Felix Da Housecat
  • Fernando Cavalho
  • Francesco Farfa
  • Front 242
  • Fun Lovin' Criminals
  • Gatibu
  • Guns N'Roses
  • Hash
  • Heavy Trash
  • Inquilino Comunista, El
  • John Lord Fonda
  • Junkie XL
  • Ladytron
  • Markus Schulz
  • Matthew Dekay
  • MFA, The
  • Ojos de Brujo
  • Oxia
  • Placebo
  • Planetas, Los
  • Pretenders, The
  • Rex The Dog
  • <rinôçérôse>
  • Robbie Rivera
  • Silicone Soul
  • Todd Terry
  • Vitalic
  • Zodiacs
Informazio hau Last Tour International-ek eman du jakitera gaur. Gainera, talde gehiago izango direla berretsi dute, "talde handiekin" ari direla negoziaketetan.

Maiatzeren 16tik aurrera, tictackticket-en 2000 (bi mila) sarrera berezi (3 egunetarako) jarriko dituzte salgai 75€-ren truke. Bestela, ekainaren 2-tik aurrera, eguneko sarrerak erosi ahal izanen dira, eguenerako 40€-ko prezioan, bariku edo zapaturako sarrerek, egun bakoitzeko, 50€ balioko dute ordea.

Dagoeneko 2000 sarrera bereziak agortu dira, baina Last Tour International-ek esan duenez, ekainaren 7-ra arte luzatuko du bono hauek lortzeko aukera, gainera, azpimarratu du, ekainaren 8-tik aurrera 100€-ko prezioa izango dutela.

Labels: ,

Sunday, May 07, 2006

Berocca, ikasleontzako droga

Lehen anfetamina bazen,aurki modan jarriko dena Berocca dugu. Bayer HealthCare institutuaren Roche etxeak plazaratu berri duen botika da Berocca. 10 bitamina eta 3 mineral biltzen ditu pilula irakigarri honek, eta buruko ariketak egiten laguntzen digu. Roche etxeak, egunero Berocca pastila bat hartzea gomendagarria dela dio, ez baita kitzikakorra eta ez baitio loari eraginik egiten.

Nik probatu dut laranja zaporezko pilula hau, eta badabil! Nik ezin nuen beheko sudoku hau egin, ez nintzen gauza, baina Berocca hartu eta lortu nuen ebaztea.

Hona hemen sudokua, egin dezakezu?



Saiatu Berocca bat hartuz, ea lortzen duzun.
Erantzuna ikusteko klikatu hemen.

Labels: ,

javascript hit counter