Papaoa
Ez naiz beren lakoa,izan naiteke ordea.
Eguzkia etzan da,
argia dut behintzat.
Eguna bukatu da,
baina ondo nabil.
Papaoa naizela uste dut
edo alaia apika.
Zoriontsua baino ez naizela deritzot.
Bihotza hautsita dut,
lekeda badut ordea.
Lagundu arnasten,
eta osatuko naiz.
Hegan ibiliko gara,
lainoetan barrena.
Jaitsi eginen gara gero,
eta biharamuna izan.
Ekiari izkin egin,
loak hartu,
amets egin.
Arima merkea da,
ikasi dut,
zortea desio.
Arindu erretakoa,
Iratzarri.
Ez naiz beren lakoa,
izan naiteke ordea.
Eguzkia etzan da,
argia dut behintzat.
Eguna bukatu da,
baina ondo nabil.
Papaoa naizela uste dut.
Labels: bertsolaritza, beste batzuk






