Tuesday, March 28, 2006

The Genographic Project: Euskal arrazaren bila

National Geographic Society erakunde estatubatuarrak iragarri duenez, boluntarioen listu laginak erabiliz, ADNko (azido desoxirribonukleikoa) datuak atera eta gizakion migrazioaren mapa egingo du. NGS-ren eta hainbat zientzialariren arabera, genek azaltzen omen dute gizakiaren nondik norakoak. Proiektu honen barnean euskaldunok nondik gatozen azaltzea dago, baita bertako hizkuntzaren esentzia. Honek ez du ADNarekin zerikusirik baina euskararen bakartasuna, migrazioen ondorioa izango ote denaren ustetan daude.

Boluntario izatea nahi izanez gero
Genographic Project-en webgunera sartu eta bertan aplikazio bat bete beharko duzu, $126.50 ordaindu eta etxean jasoko duzu Genographic project kit-a, listua ontzi batera isuri eta bueltan estatubatuetara. Kit-ak dakarrena: listua jasotzeko tresna nola erabiltzen den erakusten digun DVDa, historian zehar gizakion migrazioa azaltzen den mapa, listua ateratzeko tresna eta batu ondoren, atzera bialtzeko gutun-azala, proiektua zehazki zertan datzan azaltzen duen liburuxka bat eta emaitza ezagutzeko kode sekretu bat.

Lagundu gura baduzu: Klikatu berton

Labels: , , ,

Friday, March 24, 2006

Mundakako Argazkiak

Alberto durana kazetari eta irakasleak, bereziki Mundakako argazkiak biltzen dituen web bat du, bertan aintzinako Mundaka eta gaurkoa azaltzen zaizkigu, baita aurtengo gure aparteko aratusteetako argazki bikainak. Zinez merezi du web honetara sartzea, lastima blogeko mezuak gazteleraz dauden. Behintzat, mezuetakoa izan ezik, web osoko hizkuntza alda daiteke.

Labels: , , ,

Sunday, March 19, 2006

Txinatar izenak erabili ezin

Seme-alabei izen egokia jartzea pixka bat konplikatuagoa izango da aurrerantzean txinatarrentzat. Askok hizki arraroak dituzte, ordenagailuentzat behintzat, hauek ezin baititzakete irakurri. Beraz, agintariek arazoa errotik desagerraraztea erabaki dute: erabili daitezkeen eta erabili ezin daitezkeen izenen zerrenda egingo dute. Eta guztiek bete beharrekoa izango da izendegi hori, Herri Segurtasunerako Ministerioak jakinarazi duenez.
Herrialde horretan ezarri nahian ari diren nortasun agiri digital berria da arazoaren iturburua. Hango hizkuntzak 50.000 karaktere desberdin ditu, baina konplikatu eta zaharrenak (23.000) ezin dira ordenagailuetan tekleatu. Ez da txantxetako kontua, izen arraroa dutenek zailtasun ugarirekin topo egiten dute, bereziki erregistroetako funtzionarioekin topo egiten dutenean.
Egitasmoaren arduradunetako batek, Bao Suixian izenekoak, eman du ekimenaren berri. Ez du argitu, ordea, zenbat karaktere erabili ahal izango diren (baliteke ordenagailuek onartzen dituzten 27.000 hizkiak izatea) ez eta izen arraroak dituzten txinatarrek horiek beharko ote dituzten ere.
Seme-alaben izenak besteengandik bereizteko erabiltzen dituzte ezohiko karaktere horiek gurasoek. Baina horrek akats administratibo ugari sortzen dizkie.
Adibidez, China Daily egunkariaren arabera, gaur egun 100.000 txinatarrek 'Wang Tao' izena dute. Jaioberriek izen bera izan ez dezaten, gurasoek Kang Hsi izeneko antzinako karaktere-hiztegi erraldoia erabiltzen dute; 50.000 karaktere biltzen ditu agiri horrek, horietako batzuk aldrebes samarrak.

Arazo administratiboak
Izen arraroa dutenek azalpen ugari eman behar izaten dituzte bulego ofizialetan. Besteak beste, karaktereak nola idazten diren azaldu behar izaten dute; hala ere, sarritan ezinezkoa da euren izenak dokumentuetan idaztea, ordenagailuek ez baitituzte onartzen.
Orain arteko konponbidea izen korapilotsuenen bertsio sinplifikatuak sortzea izan da, baina Txinako Gobernuak horrek sorrarazi duen kaosa desagerraraztea erabaki du.
Txinan, Mendebaldean bezalaxe, modaren arabera erabaki ohitu dituzte haurren izenak. Maoi Zedongen garaian, itzultzen zail samarrak ziren izenak gailendu ziren, besteak beste 'Aberri berria' eta 'Ekialde Gorria'. Gaur egun, berriz, izenak ez dira hain abertzaleak eta kutsu poetikoagoa izaten dute.
Mutikoei boterea eta inteligentzia iradokitzen dituzten izenak jartzea da gaur egungo moda, besteak beste 'Qiang' (ezpata) eta 'Li' (indarra). Neskatoei, berriz, lore izenak jartzen dizkieten, 'Lan' (orkidea) beste batzuen artean, edo edertasuna eta lasaitasuna adierazten dituztenak.

Labels: , ,

Saturday, March 11, 2006

Bilbao Live Festival 2006

Jakingo duzuenez, Bilboko Kobetamendin, uztailaren 13, 14 eta 15ean makrojaialdi bat ospatuko da. Oraindik inork ez daki zein talde izango diren bertan ikusgai, baina ni google-n sartu eta atzerriko taldeek, jotzeko dituzten egun libreak bilatzen hasi naiz, eta talde hauek libre daude, beraz, etortzeko aukera daukate:

  • Arctic Monkeys
  • Bloc Party
  • Clash, The
  • Deep Purple
  • Franz Ferdinand
  • G.A.S Drummers
  • Guns N'Roses
  • Kaiser Chiefs
  • Morrisey
  • Muse
  • Placebo
  • Red Hot Chili Peppers
  • Strokes, The
  • Who, The

Euskaldunak zeintzuk izango diren imagina dezakegu, adibidez, Berri Txarrak, Gatibu, Ken Zazpi, Lor... laster ikusiko dugu nolako taldeen musika izango dugun entzugai.

Labels: ,

Wednesday, March 08, 2006

Aldagarritasun ulerkorra

Inoiz konturatu al zarete hasierako TX eta Z-k aldatzerakoan, nahiz eta normalean ez egin, ulerkorra dela hitz berri hori? Euskaltzaindiak hitz gehienak onartzen ditu bai Z edo TX-ez idatzita, oraindik ez dago horri buruzko legerik, baina talde honek gurago du adibidez txakur eta ez zakur edo txori baina ez zori. Zergatik? haatik.

Txuria zen txorioneko zori hura, txurezko zalupa gainean gorotz piloa, txart!, utzi zidana. Ezin izan genuen bertan eseri, zerritu egingo ginen bestela, horregatik, zorizoak, ohiko txorrotik atera eta txutunik geundela, barrura!, sabela bete. Hortzetan geratu zitzaidan zatitxoa txotxekin garbitu nuen, txurrut egiteko: zarra izan ez zen zakolina

Labels:

javascript hit counter