Sunday, June 11, 2006

Google eta Euskara

Hasiera batean Google Euskara (eu.google.com) zena, Google Espainia (google.es) bihurtu zen, euskara, herrialde honetako hizkuntza baino ez izanik. Kuriositatez, google.fr-ra sartzea erabaki nuen, eta bertan gure hizkuntza agertzen ez zela konprobatu. Hau, ordea, ez da google-k egindako txarrena, itzulpen urgazleei eta euskarari berari emandako tratua baizik.

Hamaika gara google-k eskaintzen dituen ekoizkinak itzultzen aritzen garenok. Dagoeneko, hainbat produktu itzultzea lortu dugu:

Atal garrantzitsuenak euskaratuta daude, orrialde nagusia, tresna-barra eta Gmail esaterako. Google-k ostera ez du produktu hauek euskaraz eskaintzeko interes pitinenarik ere adierazi, apika, gure hizkuntza ez delako estatu bateko lehen hizkuntza ofiziala.

Nik, onena, gertatzen dena, google-ri jakinaraztea dela deritzot. Horretarako, e-posta bat bidali behar duzu honako helbide honetara: translation-services@google.com
Hauek, erantzun automatikoaz ihardetsiko dizute, bertan irakurri ahal izango duzun moduan, zerbait beharrez gero, berriz erantzuteko eskatzen dizu, zuk egin ezazu esandakoa; aurreko mezu bera kopiatu, eta ondoren agindu.

Labels: ,

12 Iruzkin:

At 6/12/2006 10:46 PM, Anonymous Eider-(e)k esan du

Zeure blog-eko fan-ak desaparezidu injiez ela? Jeje! Geuzek euskeratutiena txungo dau, betikulez, minoridxe garalez, pasan d nosotros, jeje! Betikue...Huelgie inbikoda!

 
At 6/12/2006 11:19 PM, Blogger markel-(e)k esan du

Bai, badakizu, denbora larregi ezer idatzi barik.

Gauzak euskeratzea ez da zaila, euskaratutakoak lortzea baino, google-ren kasuan behintzat. Baita jendeak hauek erabiltzea. Zuk Windows XP izango duzu ziurrenik, euskaraz al duzu?

 
At 6/13/2006 10:55 AM, Anonymous Eider-(e)k esan du

Bai, XP dakot, baie erderaz. Msn okitzenzandoten euskeraz baie orain bersiño barridxegaz ezindxe instala. Msn xlomenos jente askok okitzenzandauen euskeraz lehen.

 
At 6/13/2006 12:13 PM, Blogger markel-(e)k esan du

Windows XP euskarazko paketea debalde deskarga dezakezu hemendik: http://www.microsoft.com/spain/windowsxp/euskera.mspx

 
At 6/14/2006 9:07 PM, Anonymous ITZIAR-(e)k esan du

markel nik be xp erderaz dauket. ondo idaztezu e, joe!! baña gai interesantiauek idatzi ze bestela zzzzzzzzz!!!!!!! asko ikesi ta ipiñi argazki 1

 
At 6/14/2006 9:13 PM, Blogger markel-(e)k esan du

Eskerrik asko. Uste dut gaiak nahiko interesgarriak direla.

Gorago duzu Windows XP-rako euskarazko paketea deskargaztzeko linka.

 
At 6/17/2006 9:31 AM, Anonymous malats-(e)k esan du

Aupa!
Seguramente jakingozu, baie por si akaso...
Ipini nabegadorie euskeraz predeterminatute, ta gero sartu hamen:
http://www.google.com/intl/eu/

Google/Espainia agertu biherrien Google/Euskara ipinten dau!

Kuriosidade moduen...

 
At 6/17/2006 11:23 AM, Blogger markel-(e)k esan du

Bai badakit hori agertzen dela, baina fijatu zara horren azpian azaltzen denarekin? Joan Google Espainiara

 
At 6/17/2006 9:04 PM, Anonymous malats-(e)k esan du

Kriston errebotie hartu neban, ba ze garai baten ez zan "Joan Google Espainiara" agertuten. Google-era be idatzi neban, ez naz akordetan noz izengo zan... ta ez dabe ezer ulertu gure.
Bestela be, "Joan Google frantziara" be ipinteko eskatu biherko da ;-)

 
At 6/18/2006 2:20 PM, Blogger markel-(e)k esan du

Ba bai. Gainera mezuan idatzi dudan legez, hasiera batean eu.google.com zen ez /intl/eu. Zer eginen diogu?, Google-k hizkuntzekiko politika aldatu beharko du, ez dugu bestela ezer lortuko.

 
At 6/18/2006 4:28 PM, Anonymous Anonymous-(e)k esan du

Googleekoak beste zeregin inportantiauk dekoiez zeozer euskeratu biherrien. Eureri zeozer euskaratutiek ez dotzo dirurik emoten!!!!

 
At 6/18/2006 4:35 PM, Blogger markel-(e)k esan du

Google-k ez du ezer euskaratu behar, euskara hizkuntza moduan eskaini baino, boluntariook euskaratuta baitago.

 

Post a Comment

Loturak:

Create a Link

<< Home

javascript hit counter