Zorionak Gmail
Google-ren e-posta zerbitzuak urte bi bete ditu gaur, apirilaren lehenengo egunean. Gmail-ek 2709 MB (2.64 GB) eskeintzen digu nahi dugun guztia bertara igotzeko, disko gogor modura lan egin dezake.Erabiltzeko erraza, erosoa eta arina da Gmail, adibidez, gai bera duten postak, batu egiten dira, ez beste zerbitzuetan bezala, hamar mila posta desberdin:
Begiztaren baten gainean klik eginez, gero zabaldu egingo dira, aurreko mezuak irakur ditzakezularik, bidaltzaileen izenak barne:
Hizkuntza AEB-etako ingelerara aldatuz gero, google talk-a webean bertan izango duzu, zein kontaktu dagoen konektatuta agertuko da eta beraiekin hitzegiteko aukera izango duzu. Gainera txat-ean idazten den guztia, e-mail moduan gordetzen da.
Oraindik, Gmail ez dago euskaraz, eta ez dut itzultzen laguntzeko gonbidapenik jaso, beraz, uste dut oraindik itxaron egin beharko dugula.
Gmail izanez gero, Orkut-en parte izan zaitezte, hau, myspace, hi5 edo MSN space-ren antzeko zerbait litzateke.
Gmail edo Orkut kontu bat izan gura baduzu, eskatzea baino ez duzu, horretarako, bidalidazu e-mail bat.
Labels: internet, teknologia







2 Iruzkin:
mundakar.blogspot.com
Iritziak emateko ere balio du blogak.
Post a Comment
Loturak:
Create a Link
<< Home